Ahoz Aho narrazio jaialdia azken txanpan sartu da
ORDIZIA // Pasa den larunbatean Ane Gebararen eta Tarana Karimen saioaren ondoren, eta astean zehar Urdaneta Ikastetxean eta Jakintza Ikastolan, Odei Arregiren eta Aitor Vinagreten bisitak jaso eta gero, bihar, osteguna, azken txanpan sartuko da Ahoz Aho jaialdia. Zoa Tamara Cuellar (Nikaragua) eta Dorleta Kortazar (Euskal Herria), Barrena Kultur Etxean izango baitira, 18:00etatatik aurrera.













