Ataungo mitoen egutegia salgai jarri dute
Jentilbaratza elkarteak 2021eko Mitoak Bizirik egutegia argitaratu du. Aurten online egin daitezke eskaerak, eta egutegia etxera bidaliko dute.
Jentilbaratza Kultur Elkarteak dagoeneko prest du 2021eko Mitoak Bizirik egutegia. Urtero bezala, jentilen etorrerako pertsonaiekin eta paisaia dotoreekin hornitu dute. Argazkiak laguntzeko, Ataungo kondaira bana jaso dute hilabeteko. Aurten, Ataungo parajeez gain, Sarako lezeetan, Zumaiako Itzurun hondartzan edota Ezkioko Igartubeiti baserrian ateratako argazkiak ere sartu dituzte.
Aurten, berrikuntza moduan, online erosteko aukera izango da, eta etxeraino bidaliko dute egutegia. 8 euroan jarri dituzte salgai (5 euro egutegia eta 3 euro bidalketa gastuak). Eskaerak egiteko, Jentilbaratza elkartearen webgunean sartu behar da. Honako bideo hau ere egin dute, 2021eko egutegia iragartzeko: