Babes Ofizialeko zazpi etxebizitza esleitzeko prozesua martxan da
Ordiziako Filipinak kaleko 38. eta 42. zenbakian daude kokatuta etxebizitzak. Eskaerak egiteko epea zabalik dago datorren azaroaren 22ra arte eta udaleko Arreta bulegoan egin beharko da
Babes ofizialeko zazpi etxebizitza esleitzeko prozedura jarri du martxan, Ordizia Lantzen, S.A., Ordiziako Udalaren sozietateak. Filipinak kaleko 38 eta 42an kokatutako etxebizitza dira garajearekin eta trastelekuekin batera esleituko dira jabetza erregimenean. Eskaerak egiteko epea zabalik dago. Horretarako, interesa dutenek, Udaleko Arreta bulegora jo beharko dute. Azken eguna, azaroaren 22a izango da, hau barne, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00era eta hortik aurrera arratsaldeko 20:00ak arte udaltzaingoaren bulegoan.
Betekizunak
Pertsona fisikoen edo elkarbizitza unitateek egin ahalko dute eskaera. Ondorengoak dira betekizunak: adinez nagusia edo emantzipatua izatea; azkeneko urtean (2019ko urriaren 22a baino lehen) Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatutako herritar orok hartu ahal izango du parte; 2019ko urtean, 12.000 euro eta 39.000 euro arteko diru-sarrera haztatuak, unitate bakoitzeko (Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailburuaren Agindua, 2011ko irailaren 14koa (EHAA 187, 2011ko irailak 30) eta abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriak aldatutakoak. Genero indarkeriaren biktima izaera frogatzen duten emakumeek ez dute diru-sarrera minimoen betekizuna bete behar; eta etxebizitzarik ez izatea jabetzan, azalera-eskubidean nahiz gozamen-eskubidean.
Esleituko diren etxebizitzen deskribapena eta salneurriak, Ordiziako Udalaren webgunean kontsultatu daitezke.