Beasaingo Udalbatzak biktimak oroitu ditu
Memoriaren egunarekin bat eginda, Beasaingo udal ordezkari guztiek parte hartu dute, biktimen omenezko monolitoan egindako lore eskaintzan.
Beasaingo Udal ordezkari guztiek lore eskaintza egin dute biktimen monolitoan, Memoriaren Egunaren harira. Ordezkari politiko guztiek hartu dute parte, denek elkarrekin. Aitor Aldasoro alkateak lore sorta utzi duenean Ava Alvarez PSE-EEko bozeramailea eta Nerea Manzisidor EH Bildukoa alboan zituen. Hainbat herritar ere hurbildu dira ekitaldira. ETAk sei lagun hil zituen Beasainen.