Datuek hobera egin dute: 29 kasu berri atzeman dituzte gaur
Azken egunetako beheranzko joera mantentzen ari da, eta nabarmen jaitsi da kasu berrien kopurua. Gaur 29 positibo jaso ditu Osasun Sailaren txostenak. Beasainen, Zumarragan, Ordizian eta Urretxun gehienak. Herri asko daude kasu berririk gabe.
Gero eta kasu berri gutxiago, eta gero eta herri gehiago kasu berririk gabe. Azken egunetan beheranzko joera mantentzen ari da, eta azken hamar egunetako daturik baxuena eman du gaur Osasun Sailak: 29 kasu berri Goierri osoan. Eskualdean tendentzia hori bada ere, ez dago gehiegi lasaitzerik, EAE mailan datuek gora egin baitute azken egunetan.
Goierriri dagokionean Beasainek (10), Zumarragak (6), Ordiziak (5) eta Urretxuk (4) dituzte kasurik gehienak. Legazpin bakarra agertu da, eta Lazkaon bat ere ez.
Herri txikiagoen artean, Ataunek 2 kasu berri ditu, eta Idiazabalek bakarra. Gainontzeko hamabost herrietan ez dute kasu berririk atzeman.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 2.860 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | ||
Altzaga | 0 | 3 | |
Arama | 0 | 13 | |
Ataun | 2 | 50 (+2) | |
Beasain | 10 | 644 (+10) | |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 13 | |
Gabiria | 0 | 6 | |
Gaintza | 0 | 9 | |
Idiazabal | 1 | 54 (+1) | |
Itsasondo | 0 | 26 | |
Lazkao | 0 | 171 | |
Legazpi | 1 | 265 (+1) | |
Legorreta | 0 | 73 | |
Mutiloa | 0 | 7 | |
Olaberria | 0 | 26 | |
Ordizia | 5 | 610 (+5) | |
Ormaiztegi | 0 | 45 | |
Segura | 0 | 47 | |
Urretxu | 4 | 237 (+4) | |
Zaldibia | 0 | 82 | |
Zerain | 0 | 1 | |
Zegama | 0 | 86 | |
Zumarraga | 6 | 392 (+6) | |
GOIERRI | 29 | 2.860 (+29) |