Garabin akordioa lortu dute, bi greba egun egin eta gero
"Borrokak merezi" duela gogorarazi dute sindikatuek. Bi aldeek, etorkizunean izan daitezkeen gora-beherak "enpresaren eta langileen artean" konpontzeko konpromisoa agertu dute.
Olaberriako Garabi enpresako langileek eta zuzendaritzak akordioa lortu dute, bi greba egun egin eta gero. Sindikatuek azaldu dutenez, “kaleratutako langileekin eta enpresako etorkizuna hobetu eta adosteko akordioa” da onartu dutena. Bi aldeek konpromiso zehatzak hartu dituzte, “etorkizunean eduki ditzaketen gora beherak enpresa eta langileen artean” konpontzen saiatzeko. Sindikatuek, “borrokak merezi” duela gogorarazi dute.