Iparragirre 2020ko antzezlanerako sarrerak salgai
URRETXU // Ostiral honetan, 19:00etan, Anjela, Iparragirreren bertso librea antzezlana estreinatuko da Urretxuko Labeaga aretoan. Sarrerek 5 euro balio dute. Gaur eta bihar kultur etxean erosi ahal izango dira. Ostiralean, berriz, Labeaga aretoko leihatilan. 18:00etatik 18:30era, hain zuzen ere. Antzezlan honetako aktoreak Sol Maguna, Asier Hormaza, Iñigo Gastesi eta Amorante dira.













