Oskarbi Jauregi eta Mikel Azurmendi presoak gerturatu egingo dituzte
Zaldibiarra A Coruñatik Martutenera gerturatuko dute, eta beasaindarra Valentziatik Zaragozako Zuera espetxera.
Espainiar Estatuko Espetxe Zuzendaritzak jakinarazi duenez, datozen egunetan bost euskal preso politiko gerturatuko dituzte. Horien artean bi goierritar daude, Oskarbi Jauregi zaldibiarra eta Mikel Azurmendi beasaindarra.
Jauregi Galizan dago, A Coruñako Curtis espetxean, etxetik 600 kilometrora. Euskal Herrira ekarriko dute, hain zuzen ere, Martuteneko espetxera.
Azurmendi berriz, Valentziako Picassent espetxean dago, etxetik ia 600 kilometrora. Euskal Herrira ekarri ez, baina gerturatu egingo dute, Zaragozako Zuera espetxera, Beasaindik 240 bat kilometrora.