Bertso saioan izena emateko epea azaroaren 27ra arte
IDIAZABAL // Azaroaren 29an bertso saioa izango da Idiazabalgo San Migel elizan, 18:00etan hasita. German Urteaga, Maddi Aiestaran, Iker Zubeldia, Oihana Iguaran, Iban Urdangarin eta Eneko Araiztegi bertsolariek hartuko dute parte eta Gorka Araiztegi izango da gai jartzailea. Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da, azaroaren 27a baino lehen, 656 694 201 edo 688 605 359 zenbakietan.












