Tailerra eta bisita gidatua Interpretazio Zentroan asteburuan
IDIAZABAL // Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio eta Degustazio Zentroak fieltro tailerra eskainiko du bihar, 12:00etan eta 17:00etan. 6 urtetik gorakoentzat izango da. Etzi, berriz, bisita gidatuak egingo dituzte, 11:15ean, 12:30ean, 16:15ean eta 17:30ean. Bi ekintzetarako izena ematea derrigorrezkoa da, zentrora deituta edo idatzita.













