Zaintza zerbitzurako hautaketa prozesua irekita dago
IDIAZABAL // Herri Eskolako Guraso Elkarteak zaintza zerbitzurako hautaketa prozesua ireki du.07:30etik 09:00etara zaintza zerbitzua erabiltzen duten haurren begirale lanerako postua izango da, urtarrilean hasteko. Euskaraz jakitea, idiazabaldarra izatea eta heziketa lanetan esperientzia izatea eskatu dute. Kurrikuluma udaletxean utzi daiteke, azaroaren 20a arte.













