COVID-19 telefonoa martxan dago laguntza emateko
ORDIZIA // Ordiziako Udalak abian jarri du COVID- 19 telefonoa, herritar guztientzat. Zenbakia ondorengoa da: 747 40 6469. Telefonoz deituta, whatsappez eta covid19@ordizia.eus epostaren bidez emango du zerbitzua. Positibo eman duten pertsonak edo negatibo izanda ere laguntza behar dutenei laguntza emateko balioko du. Konfidentzialtasuna eta anonimotasuna mantenduko da denbora guztian, udalak ziurtatu duenez.













