Goierriko artisten lanak ikusgai daude urtarrilaren 3ra arte Igartzan
Ekitaldi xume batekin inauguratu dute Goierriko Artisten Topaketaren 29. edizioa. Goierriko eta beste herri batzuetako artisten eskultura, pintura eta argazki erakusketa osatu dute, eta Igartzako jauregian dago ikusgai urtarrilaren 3ra arte.
Hogoita bederatzigarrenez, eta “urte zail honetan” ez dutela amore emango erabaki ondoren, arlo ezberdinak jorratzen dituzten Goierriko hainbat artista erakusketa kolektiboa egiteko elkartu dira Beasainen. Inaugurazio ekitaldirik eta ohiko bazkaririk egin gabe, Goierriko Artisten 29. Topaketa martxan da gaurtik Igartzako Jauregian, eta erakusketa urtarrilaren 3ra arte egongo da ikusgai. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita.
Igartzako erakusketa aretoak 35 artisten lanak jasotzen ditu, gehienak goierritarrak dira baina tartean badira gasteiztarren eta andoaindarren bat ere. Argazkilariak, eskultoreak eta margolariak dira partaideak: Aitor Merchan, Aitzol Zunzunegi, Angel Frias, Conchi Simon, Consuelo Ortega, Fernando Laborde, Floren Manso, Iker Dorronsoro, Iñaki Sanchez, Itziar Rodriguez, Javier Soto, Javier Ibañez, Javier Quiroz, Jesus Lopez Zulueta, Jokin Telleria, Leire Markinez, Lourdes Losada, Maider Urretabizkaia, Mila Mendia, Moi Ruiz De Azua, Patxi Morales, Peio Goello, Pelex, Ramon Paredes, Santi Pelaez, Sergio De La Fuente, Uxua Gabarain, Victor San Juan, Jose Mari Telleria, Jon Zumalakarregi, Iban Aranburu, Manu Barreiro, Gurutze Mujika eta Jose A. Martinez Porras.