1.893
EURO RUANDARAKO
Lazkaoko San Benito Ikastolak Ruandako Giharako eskolari laguntzeko egin duen diru bilketan 1.893 euro bildu ditu. Ikasleek ‘Haur bat, euro bat’ kanpainan emandakoak dira. «Arrakasta» izan dela nabarmendu du ikastolak. Beste urteetan antolatu ohi duten merkatu txikirik ezin izan da egin. Jaialdia, berriz, birtuala izan da.













