'Nork zaintzen nau ni?' ikastaroan izena emateko epea irekita
IDIAZABAL // Udalak Nork zaintzen nau ni? ikastaroa antolatu du norbere burua zaintzeari eta ongizate emozionalari buruz. Urtarrilaren 11n hasiko da eta lau asteko iraupena izango du. Doakoa da eta edonorentzat irekia. Parte hartzeko urtarrilaren 4a baino lehen eman beharko dute izena interesa dutenek Udaleko berdintasun sailera idatzita edo 663 626 196 zenbakian whatsappez.













