Uemako Eneritz Albisu urteko lehen Bixi Bixi saioan
SEGURA // Gaurko Bixi Bixi saioa (12:05) urteko lehenengoa izango da. Uemako Eneritz Albisu izango da bertan; Segurako eskolako jolastokian euskararen erabilera neurtu dute eta emaitzen berri emango du. Iñaki Murua Jijaua lagunarteko hizkera batuaz ariko da eta Ariane Usabarrenak urtarrilaren 28an Euskaltzaleen Topaguneak antolatuko duen Topaldiaz hitz egingo du.













