Hobariak eskatzeko epea otsailaren 15ean amaituko da
SEGURA // Ordenantza fiskaletan jasota dauden hobariak eskatzeko epea otsailaren 15ean bukatuko da. Eskaera Segurakok udaletxean egin behar dute interesa dutenek, beharrezkoa den dokumentazioarekin. IBIak familia ugarientzat %40 ko hobaria du eta urtero eskatu behar da. Motordun ibilgailuetan, elektrikoek %60ko hobaria dute, hibridoek %40koa eta 30 urtetik gorakoek %100ekoa.













