Odol ematea izango da gaur Zegamako Olaran zentroan
ZEGAMA // Gaur, urtarrilaren 22, Zegamako odol emaileek odola emateko hitzordua izango dute, Olarango Gizarte Zentroan. 18:00etatik 21:00etara izango da. Odola ematen hasi nahi dutenek ere aukera izango dute bertaratu eta informazioa jasotzeko. Odol emaileek, halere, txanda eskatu behar dute gaurko hitzordurako. Horretarako 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu behar dute.












