Bi egunean bi eraso matxista salatu dituzte Lazkaon
LAZKAO // Lehengo astearen bukaeran, bi egunetan jarraian bi eraso matxista izan zirela Lazkaon salatu dute. Aurrenekoaren berri udalak jakinarazi zuen, ostegunean. Emaume batek erasoa jasan izanaren salaketaren berri eman zuen, xehetasun gehiagorik zabaldu gabe. Erasoa salatu zuten udalak, alderdiek eta talde feministak. Hurrengo egunean, beste eraso matxista bat izan dela esan zuten.













