Pentsioen aldarria, emakume ahotsetik
Goierriko Pentsiodunak taldearen astelehenetako bilkura Lazkaon egin zuten, atzo. Martxoaren 8a izanda, emakume pentsiodunen egoeran jarri zuten arreta. Pankarta eusten emakumezkoak egon ziren, baita idatzia irakurtzen aritu ere. «Miseriazko pentsioekin, gaizki bizitzen» ari direla milaka emakume salatu dute; pentsioen «hazkunde ziztrinarekin» eros ahalmena ez dagoela berreskuratzerik, eta pentsioen %37ko genero-arrakala desagerrarazteko ere eskatu dute.













