Sukaldaritza tailerra gaur eta etzi Bele Gazte gaztelekuan
ZEGAMA // Zegamako nerabeek haien sukaldaritzarako trebetasuna erakusteko aukera izango dute gaur eta etzi Bele Gazte gaztelekuan, sukaldaritza tailerra antolatu baitute: txokolatezko eta limoizko mousseak egingo dituzte. Parte hartzeko gaztelekuak duen drive zerrendan eman behar dute izena interesdunek.












