Itaiak emakume eskolak antolatu ditu astebururako
HEZKUNTZA // Itaia sareak emakume eskolak egingo ditu, hirugarrenez. Bihar izango da lehen saioa, 17:00etan, Beasaingo gaztetxean. Etzidamu Ordizian eta Legazpin elkartuko dira, bi kasuetan 11:00etan gaztetxean. Antolakuntzaren premiaren inguruaz eztabaidatuko dute, «emakume langileon etengabeko gutxiespenen gainetik, gaitasun politikoak areagotzearen beharraz hausnartzeko».