Majori kiroldegiko telefono finkoa matxuratu egin da
Majori kiroldegitik ohartarazi dute telefono finkoarekin arazoak dituztela, eta matxura konpondu bitartean ondorengo kontaktu bideak zabalik izango dituzte kiroldegiaren erabiltzaileek eta kiroldegiko arreta zerbitzuarekin harremanetan jarri nahi duen edonork: 617 513 685 telefonoa, majori@majori.eus eposta, eta bestela Majori kiroldegira bertara gerturatuta.