Sarek presoen aldeko elkarretaratzea egingo du bihar
Sarek euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo du bihar, hilabeteko azken ostiralero bezala. 19:30- ean elkartuko dira, plaza azpian. Era berean, maiatzaren 8an egingo duten 650 tontor ekimenerako izen ematea zabalik dago. 650tontor.sare.eus webgunetik egin behar da. Helburua 3.127.326 kilometro osatzea da, euskal herritar bakoitzeko kilometro bat, dispertsioa salatzeko.