Euskara Plana lantzeari ekin dio Lazkaoko Udalak
LAZKAO // 2021-2024 eperako Euskararen Plan Estrategikoa diseinatuko du Lazkaoko Udalak. Herritarrekin batera osatu nahi duela eta, lehen ekarpenak, ideiak eta proposamenak jasotzeko galdetegi bat jarri dute udal webgunean (lazkao.eus). Lazkaon euskararen erabilera indartu eta sustatu nahi du planak, «euskara izan dadin herriko hizkuntza nagusia».













