Zine Klub Legazpik eta Sustraiak dantza taldeak bat egin dute gaur Jantzari. Tradizioa eta parekidetasuna dokumentala eskaintzeko. Emanaldia Latxartegi aretoan izango da, 19:00etan. Iurretako (Bizkaia) dantza talde nagusiko zortzi neska-mutilak dira dokumentalaren protagonistak, eta horietako batzuk Latxartegin izango dira, emanaldia amaitzean ikusleekin solas egiteko.