Pilentzako zortzigarren edukiontzia, prest
Sasieta mankomunitateak erabilitako pilak jasotzeko bi edukiontzi gehiago jarri ditu. Ezkiaga etorbideko 12. zenbakian bat, eta Gipuzkoa plazan bestea, Lanbideko bulegoaren aurrean. Zortzi dira denera herrian dauden pilentzako edukiontziak. Edozein eratako pilak utzi daitezke. Kargadoreak eta urrutiko kontrolen gailuak ez dira bertara bota behar. Pilak ongi bereiztea garrantzitsua da, oso kutsakorrak direlako: botoi-pila batek 6.000 litro ur kutsatu ditzake, eta pila alkalinoak, 167.000.