Gaintzan grabaturiko 'Ilargi guztiak' zinema aretoetan da
GAINTZA // Gaintzako Gorostizuaundi baserrian hartutako barruko hainbat eszena dituen Ilargi guztiak iritsi da zinema aretoetara. Igor Legarreta bilbotarrak zuzenduta, iazko otsailean izan ziren grabaketa taldekoak Gaintzan. Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Haizea Cameros eta Zorion Egileor ditu fabula magikozko filmak protagonista. Euskaraz da. Asteburu honetan Lazkaoko Arerian emango dute, adibidez; larunbat, igande eta astelehenean, 19:00etan.













