Hiru positibo besterik ez dituzte atzeman Goierrin
Datuen hobekuntzaren seinale, gaur hiru kasuren berri eman du Osasun Sailak Goierrin osoan. Horietatik 2 Ordizian daude, eta bakarra Legazpin. Gainontzeko herrietan ez dago beste positiborik.
Azken egunetako beheranzko joerari eusten diote datuek Goierri mailan. Gaurko txostenean, beste 3 kasuren berri eman du Osasun Sailak; horietako 2 Ordizian daude, eta hirugarrena Legazpin.
Eragin tasari dagokionean, Zaldibian (784,08), Idiazabalen (756,30) eta Araman (490,20) soilik gainditzen dute 400eko muga. Herririk handienen artean, eremu laranjan dago Ordizia, horian Beasain, Lazkao, Legazpi eta Zumarraga, eta berdean Urretxu.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.827 COVID-19 positibo kasu izan dira.
06/07 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 0 | ||
Arama | 0 | 20 | 490,20 | ||
Ataun | 0 | 222 | 228,96 | ||
Beasain | 0 | 1.598 | 178,30 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 24 | 0 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 183 | 756,30 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 0 | ||
Lazkao | 0 | 543 | 106,53 | ||
Legazpi | 1 | 944 (+1) | 154,60 | ||
Legorreta | 0 | 167 | 0 | ||
Mutiloa | 0 | 31 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 80 | 0 | ||
Ordizia | 2 | 1.359 (+2) | 317,78 | ||
Ormaiztegi | 0 | 109 | 0 | ||
Segura | 0 | 201 | 0 | ||
Urretxu | 0 | 632 | 29,29 | ||
Zaldibia | 0 | 332 | 784,08 | ||
Zegama | 0 | 186 | 131,49 | ||
Zerain | 0 | 17 | 364,96 | ||
Zumarraga | 0 | 1.055 | 122,19 | ||
GOIERRI | 3 | 7.827 (+3) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.