Intzidentzia tasa 200 kasuetatik jaitsi da hiru hilabeteren ondoren
Kasu berrien kopurua bezala, eragin tasak ere behera egin du Goierrin, azken egunetan, eta 200eko langatik behera kokatu da. Goranzkoa zen joera eten eta beheraka hasi da orain.
Goierriko intzidentzia tasa 192,28 gaixoetakoa da, 100.000 biztanleko. Hiru hilabete baino gehiago ziren tasa 200 kasuetatik behera ez zegoela.
Hamasei kasu gehiago atzeman dituzte asteburuan. Maiatzeko azken asteburukoen erdia baino gutxiago da hori. Ondorioz, apur bat gora egiten ari zen intzidentziak beheranzko joera berreskuratu du. Apirila hasieran goia jo zuenetik 100.000 biztanleko mila kasu baino gehiago zeuden orduan beheraka ari da.
Halere, neurriak lasaitzeko ez da nahikoa. 150 kasuetatik behera egon behar du horretarako. Gainera, neurriak aritzeko Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko datuak hartzen dira kontuan. Intzidentzia orokorra eskualdekoa baino handiagoa da.195,66koa, zehazki. Eusko Jaurlaritzaren helburua 100.000 biztanleko 60 kasu baino gutxiago izatea da.
Semaforoa, berdetzen
Hamaika herri daude 60ko muga horretatik behera. Urretxu, tartean. Azken hamalau egunetan bi positibo atzeman dira bertan.
Herri bakar bat ere ez dago eremu gorria izango litzateenean. Soilik Aramak, Idiazabalek eta Zegamak dute 400 kasuetatik gorako intzidentzia, baina 5.000 biztanletik beherako herriei eskatzen zitzaizkien gainerako baldintzak ez dituzte betetzen.