Lazkaoko Musika Banda kontzertu batekin itzuliko da
LAZKAO // Koronabirusaren pandemiagatik jende aurrean jo ezinik denbora igaro ondoren, Lazkaoko Musika Bandak itzulera iragarri du. Lazkaon kontzertu bat egingo dute, bihar 19:00etan, Areria antzokian. Lazkao Txiki Musika Eskolako ikasleek eta herriko beste musikari batzuek osatzen dute banda, Eneritz Jauregi zuzendari dutela. Gonbidapenak udaletxean hartu behar dira.













