Joan diren guztien oroimenez
Ordiziako hezkuntza komunitateko haurrek 'oroimenaren zuhaitza' landatu dute, Porrotx pailazoak lagunduta.
Oroimenaren zuhaitza landatu dute aste honetan, Ordiziako hezkuntza komunitateko haurrek, Porrotx pailazoaren laguntzarekin. Oroimenaren zuhaitza Barrena parkean landatu duten intxaurrondoa da, eta horrekin, gure artetik joan diren pertsona guztiak oroitu nahi izan dituzte.













