Lazkaon hirugarren txanda jarriko dute igerilekuan, 21ean
LAZKAO // Astelehenetik aurrera, Lazkaoko kanpoko igerilekuetako arratsaldeko txanda zatitu, eta egunean guztira hiru aldi jarriko ditu udalak. Herritar gehiagok erabiltzeko egin du aldaketa. Hala, 14:30etik 17:00etara izango da arratsaldeko lehen txanda, eta 17:30etik 20:30era bigarrena. Goizekoak berdin jarraituko du, 11:00etatik 14:00etara. Irekita dagoen bi asteotan, hainbat egunetan edukiera dena bete da.













