308 kilometroko ibilbidea txirrinduan, Zegamatik Potesera
Zegamako Elkartu Nahi txirrindulari elkartekoek txango ederra egin dute asteburuan, Zegamatik Potes herriraino joanda.
Elkartu Nahi Txirrindulari Elkarteko dozena bat kide Zegamatik Potesera joan dira bizikletan asteburuan. 308 kilometro egin dituzte, 2.351 metroko desnibel positiboarekin. Otsaurtetik Agurainera, eta bertatik Gasteizera. Ondoren Zaldiaran, Miranda de Ebro, Pancorbo, Altotero, Aguilar de Campo, Mirador de las Matas, Piedrasluengas eta Potes.












