Asmubek Igartza bete du agurrekoan
Beasaingo Asmube emakume elkarteak ikasturte bukaerako saioa egin du. Poesia errezitaldia eta urtean zehar egindakoen laburpena izan dituzte, besteak beste.
Asmube Beasaingo emakumeen elkarteak ikasturtea amaitzeko saioa egin zuen atzo, Igartza Juaregian. Edukiera ia osorik bete zuten. Poesia izan zen protagonista. Imanol Salsamendi poetak El prologo de mi vida poesia bilduma aurkeztu zuen. Txandan txandan, poesia errezitaldiak egin zituzten bertaratutakoek. Lore eskaintzak eta ikasturtean zehar egindako jardueren errepasoa ere egin zuten.













