Irrintzi Alai taldeko dantzarien festa
Dantza saio ederra eskaini dute Legorretako Irrintzi Alai taldeko dantzariek Harripila kiroldegian.
“Urtebete baino gehiago da COVID-19aren pandemiak bete-betean harrapatu gintuela, eta goitik behera, ezker-eskuin zeharkatu ditu gure bizitzak, gure gorputzak. Gogorra izan da, baina Irrintzi Alai dantza taldeak, ahal izan duen guztietan, eutsi egin dio bere jardunari”. Aurkezpen horren ondoren dantza saio ederra eskaini dute Legorretako Irrintzi Alai taldeko dantzariek Harripila kiroldegian.
Izan ere, “dantza egitea, dantzatzea, izan ere, balio handikoa baita Irrintzi Alai taldearentzat. Dantzatzea delako, adibidez, gorputza astintzea, mugitzea, gorputzaren bidez transmititzea,talde egitea, komunitatea egitea, elkartzea…”.