Gure Eskuren Bilboko ekitaldira joateko autobuseko izenak
GOIERRI // Gure Esku ekimenak mobilizazioa egingo du larunbatean Bilbon, 17:30ean, Hamaika gara erreferendumaren alde goiburupean. Goierritik autobusak antolatu dituzte. Beasaingo Bernedoeneko aparkalekutik eta Zumarragako tren geltokitik irtengo dira, 15:30ean. Izena emateko zerrendak jarrita daude. Lazkaon, adibidez, bihar kalean mahaia jarriko dute, eta TPTn eta Antsoategin apunta liteke.













