Iñaki Larrañaga euskaltzale lazkaotarra hil da
Apaiza, soziologoa eta soziolinguista zen, eta gogor aritu zen euskalgintzarako lanean. Besteak beste, Siadeco ikerketarako taldea sortu zuen, beste kide batzuekin.
Euskalgintzari estuki loturik aritu izan zen Iñaki Larrañaga (Lazkao, Gipuzkoa, 1933 – 2021), gazte-gaztetatik. Apaiz, soziologo eta soziolinguista zereginetan aritu izan zen urteetan. Gaur hil da. Hala nola, Siadeco sozioekonomia eta hirigintzaren ikerketarako taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta hain zuzen ere, berak hartu zuen euskararen kale erabileraren neurketa egiteko sistema diseinatzeko ardura.