Orkestina eta Ainhoa Larrañaga kontzertuan Lazkaon
LAZKAO // Orquestina Band Jazpana taldeak dantzaldia girotuko du, gaur, Lazkaon. Zelaian joko dute, 18:00etan hasita. Ostiralean, berriz, Ainhoa Larrañagak kontzertua egingo du skate parkean, 19:00etan. Bi saioak doan dira, baina sarrerak eskuratu behar dira. Bestetik, musikari lazkaotarrak dituen Unidad Alavesak uztailaren 17an egingo duen kontzerturako sarrerak banatzen bihar hasiko da udala. Goizean 08:00etatik aurrera, lazkao.eus/Agenda atalean erreserbatu behar dira. Doan da, eta gehienez bost har daitezke.













