Kaleko lehen zinema emanaldia Lazkaon astelehenean da
LAZKAO // Udarako, aire libreko zinema emankizunak antolatu ditu aurten ere udalak. Lehenbiziko emanaldia astelehenean izango da, uztailak 12. Bi film jarriko dituzte. Aurrena, 19:00etan, haurrentzat Lur eta Amets animaziozko filma jarriko dute. Gauean, 21:30ean, helduentzat El escandalo, Charlize Theron, Nicole Kidman eta Margot Robbie protagonista direla. Lazkao Txiki Plazan dira.













