300 bat kirolarik eman dute izena dagoeneko
Zegama-Aizkorri mendi maratoiak irailaren 30era arte iraungo du, egunean 50 dortsal eskuragarri izanik. Dagoeneko 300 bat korrikalarik eman dute izena ibilbidea Zegaman bertan nahi dutenean osatzeko, betiere aurtengo edizioa amaitu aurretik. «Inskripzioa egunero egin daitekeenez, bukaera arte jende gehiago animatzea espero dugu», adierazi du Maialen Arizkorreta antolakuntzako kideak. Irail amaiera horretan ere «kirolari ezagunek» lasterketan parte hartzea aurreikusi dute.












