Kadete mailako Txapel Gorri txirrindularitza proba jokatuko da bihar
Ordiziako Txapel Gorri elkarteak antolatuta, 70,3 kilometroko proba jokatuko dute. Abaltzisketa eta Larraizko gainak igoko dituzte, besteak beste.
Txapel Gorri txirrindularitza proba jokatuko da Ordizian, bihar, larunbata. Kadeteen mailakoa eta probaren izenak bezala, Ordiziako Txapel Gorri elkarteak antolatzen du.
Gudarien etorbidetik abiatuko dira txirrindulari gazteak, 10:00etan, eta toki berean kokatuko da helmuga. Antolatzaileek aurreikusi dute, 11:30ean helmugaratuko direla partaideak. Ordiziatik abiatu eta Itsasondo aldera egingo dute GI-2131 errepidetik. Legorreta eta Ikaztegieta ere igaroko dituzte, hirutan hain zuzen. Abaltzizketako gaina ere igaroko dute, eta Larraiztik Zaldibia aldera jaitsiko dira, Ordiziara iritsi aurretik lasterketaren azken kilometroetan sartuz. 70,3 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.
Klasikoa uztailaren 25ean
Ordiziako Klasikoak, ez du aurten ere hutsik egingo. Uztailaren 25ean jokatuko dute proba beteranoaren 98. edizioa.Astana, Movistar eta AG2R taldeak izango dira besteak beste, eta Euskal Herrikoen artean, Euskaltel-Euskadi eta Caja Rural taldeak.