Klasikoen Azpeitiko rallyak bi zati egingo ditu Goierrin, bihar
Eguerdian geldialdia egingo dute Gabirian, bazkaltzeko. Handik, Garin auzora joango dira gero.
Urteroko moduan, Goierrira bisita egingo du Azpeitiko Hiria Ibilgailu Klasikoentzat 18. Erregularitate Rallyak. Bihar jokatuko da, 9 zati kontrolaturekin. Neurtutako 144,93 kilometro egingo dituzte, eta loturak batuta denera 214,55 kilometro. Ibilgailuek ezingo dute 49,99 km/h baino gehiagoan ibili, ez baitute errepidea itxiko.
Rallyan ibilgailu klasiko bezala katalogatutakoek soilik parte hartu ahalko dute, eta bi lagun joango dira auto bakoitzean. 110 talde daude izena emanda. Garai askotako autoak ikusteko modua izango da; zaharrena 1968ko Volvo 142S bat.
Gabirian eta Garinen
Azpeitian hasiko da rallya, bihar 11:00etan. Goizean lau zati neurtu dituzte: Gorla (16,7 km), Asentzio (14,7), Kanpazar (7) eta Gabiria (15,7). Gabirian geldituko dira partaideak 13:30ean, Korta jatetxean bazkaltzeko.
15:30ean berrabiatu, eta Garin (23,5), Urraki (19,7), Andazarrate (14,3), Pagoeta (13,5) eta Bidania (19,7) dituzte arratsaldean, Azpeitian amaitzeko.