Markak hautsi ditu Goierrik, 56 kasu berrirekin
Osasun Sailaren arabera 56 kasu gehiago atzeman dituzte Goierrin, horietatik 26 Beasainen. Lazkao eta Ordizia ere eremu gorrian sartu dira.
Azken astean izandako igoerak txiki utzi ditu gaurko datuak. Astea azken hilabeteetako dsturik altuenarekin itxiko du Goierrik, orain artekoei beste 56 kasu batuta.
Beasainen izan da igoerarik handiena, egun bakarrean 26 positibo zenbatu baitituzte. Lazkaon (6), Ordizian (4), Zumarragan (4), Legazpin (3), Mutiloan (3), Urretxun (3), Idiazabalen (2), Ataunen (1), Gabirian (1), Seguran (1), Zaldibian (1) eta Zegaman (1) ere agertu dira kasu berriak. Bederatzi herri bakarrik libratu dira gaurkoan.
Eragin tasak ere puzten ari dira. Lazkao eta Ordizia eremu gorrin sartu dira gaur, Beasain, Urretxu eta Zumarragarekin batera. Legazpi eremu horian dago. Herri txikien artean Mutiloak, Gabiriak, Altzagak eta Aramak ere gainditzen dute intzidentziaren 400eko muga.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 8.235 COVID-19 positibo kasu izan dira.
07/15 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 14 | 546,45 | ||
Arama | 0 | 21 | 490,20 | ||
Ataun | 1 | 230 (+1) | 343,45 | ||
Beasain | 26 | 1.704 (+26) | 649,03 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 1 | 29 (+1) | 974,66 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 2 | 189 (+2) | 252,10 | ||
Itsasondo | 0 | 69 | 274,73 | ||
Lazkao | 6 | 586 (+6) | 461,65 | ||
Legazpi | 3 | 958 (+3) | 107,03 | ||
Legorreta | 0 | 168 | 0 | ||
Mutiloa | 3 | 35 (+3) | 1568,63 | ||
Olaberria | 0 | 83 | 109,05 | ||
Ordizia | 4 | 1.428 (+4) | 407,15 | ||
Ormaiztegi | 0 | 112 | 235,11 | ||
Segura | 1 | 205 (+1) | 260,93 | ||
Urretxu | 3 | 693 (+3) | 762,46 | ||
Zaldibia | 1 | 340 (+1) | 301,57 | ||
Zegama | 1 | 191 (+1) | 328,73 | ||
Zerain | 0 | 17 | 0 | ||
Zumarraga | 4 | 1.118 (+4) | 610,94 | ||
GOIERRI | 56 | 8.235 (+56) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-07-16)