Goierritik pasa da klasikoen Azpeitiko rallya
Azpeitiko Hiri Ibilgailu Klasikoentzat 18. Erregularitate Rallya izan da. Gabiriako Korta jatetxean bazkaldu dute eta Garinera abiatu dira ondoren.
Azpeitiko Hiri Ibilgailu Klasikoen 18. Erregularitate Rallya egin dute gaur, Azpeititik abiatuta. 144,93 kilometroko ibilbidea egin dute 9 zati kontrolatutan, eta loturak batuta 214,55 kilometro egin dituzte denera. 110 bat taldek parte hartu dute. 11:00etan hasi da eta Goierritik ere igaro da rallya: Gabiriako Korta jatetxean gelditu dira bazkaltzera parte hartzaileak, eta bazkalostean Garinera abiatu dira. Bertatik Urraki, Andazarrate, Pagoeta eta Bidaniara joan dira eta Azpeitian bukatu dute ibilbidea. Hemen Gabiriako argazki batzuk: