Hip Hop doinuak Zelai Arizti aretoan
Ni Naiz Hip Hop jaialdiko 8. edizioa egin dute. Kloy MC-k, Shintoma-k, DJ Ebans-ek, Agresion Verbal-ek eta Tierra Kritikal-ek parte hartu dute.
‘Ni Naiz Hip Hop’ jaialdiko zortzigarren edizioa ospatu da gaur arratsaldean. Bertan parte hartu dute Kloy MC-k eta Shintoma-k, DJ Sbans urretxuarrarekin batera, eta Agresion Verbal-ek eta Tierra Kritikal-ek. Zumarragako festetan egin ohi dute jaialdia, Zelai Arizti pilotalekuan. Aurten lekuz aldatu dute eta Zelai Arizti aretoan izan da, leku mugatuekin. Erakustaldiak, lehiaketak eta haurrentzako tailerrak ere egin ohi dituzte, baina aurtengo edizioan ezin izan dute halakorik antolatu eta kontzertuak izan dira.