Eroor taldearekin kantaldia izango da gaur Lazkaon
LAZKAO // Atzo Gozategi taldearen kontzertua egin ondoren, gaur Eroor taldea ariko da Lazkaon. Maizpide euskaltegiaren Udako Ikastaroen barruan joko dute, plazan, 19:00etan hasita. Lazkao Txiki Musika Taldeko ikasleek osatutako konbo taldea da Eroor.













