Gaztelekuko nerabeen udako azken ekintza, gaur
ZEGAMA // Zegamako Bele Gazte gaztelekuko nerabeek udako egitarauko azken ekintza izango dute gaur. Ekainaren 22an ekin zioten programari eta hilabete pasatxo eman dute jolasak, erreka garbiketak edota ibilaldiak egiten. Gaur amaituko da udako eskaintza: 18:00etan, Murgizelain, bingo jolasa izango dute, eta ondoren, afaria.












