57 positibo gehiago atzeman ziren atzo
Beasainek, Lazkaok, Legazpik, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak gorrian jarraitzen dute. Herri gehienak eragin tasaren 400eko mugaz gaindi daude.
Datuek ez dute beheranzko bidea hartzeko asmorik. Atzotik hona 57 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Ordizian (16), Beasainen (8), Zumarragan (6), Zaldibian (6) eta Ataunen (4) daude kasurik gehienak. Haien atzetik daude Segura (3), Urretxu (3), Mutiloa (3), Lazkao (2), Ormaiztegi (2), Altzaga (1), Zegama (1), Idiazabal (1) eta Legazpi (1).
Eragin tasei dagokionean, gorrian jarraitzen dute Beasainek, Lazkaok, Legazpik, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak. Herri txikien artean, hamalau herrik gainditzen dute 400eko muga; hortik behera dauden bakarrak dira Itsasondo eta Zegama.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.051 COVID-19 positibo kasu izan dira.
08/02 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 1 | 18 (+1) | 1639,34 | ||
Arama | 0 | 26 | 1960,78 | ||
Ataun | 4 | 252 (+4) | 1087,58 | ||
Beasain | 8 | 1.915 (+8) | 1012,77 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 49 | 1104,10 | ||
Gabiria | 0 | 46 | 2534,11 | ||
Gaintza | 0 | 12 | 877,19 | ||
Idiazabal | 1 | 220 (+1) | 966,39 | ||
Itsasondo | 0 | 70 | 137,36 | ||
Lazkao | 2 | 623 (+2) | 585,94 | ||
Legazpi | 1 | 1001 (+1) | 440,00 | ||
Legorreta | 0 | 183 | 805,37 | ||
Mutiloa | 3 | 44 (+3) | 3137,25 | ||
Olaberria | 0 | 94 | 872,41 | ||
Ordizia | 16 | 1.595 (+16) | 1221,45 | ||
Ormaiztegi | 2 | 124 (+2) | 705,33 | ||
Segura | 3 | 245 (+3) | 2413,57 | ||
Urretxu | 3 | 754 (+3) | 658,95 | ||
Zaldibia | 6 | 362 (+6) | 1085,65 | ||
Zegama | 1 | 199 (+1) | 394,48 | ||
Zerain | 0 | 19 | 729,93 | ||
Zumarraga | 6 | 1.208 (+6) | 702,58 | ||
GOIERRI | 9.051 (+57) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-08-03)