Beasainek aurredenboraldiko bigarren partida jokatuko du bihar
Beasaingo Loinatz Futbol zelaian jokatuko da lagunartekoa, arratsaldeko 19:00etan.
Bihar asteazkena, asteartea 4, denboraldi-aurreko bigarren lagunartekoa jokatuko du Beasain Kirol Elkartearen lehen taldeak Tolosaren aurka, arratsaldeko 19:00etan. Hirugarren mailako taldeak uztailean hasi zuen 2021/2022 sasoi-aurrea, garaipenez hasi ere. Izan ere, joan den uztailaren 31n jokatu zuten partidan 2-0 gaildendu ziren Real Sociedad C taldearen aurka. Golegileak Julen Etxebarria eta Markel Pita izan ziren.